Sarraskian zauritutako beste zazpi pertsona identifikatu dituzte
Oraindik hogei bat lagun aurkitzeko daudela gogora ekarri du Martxoak 3 elkarteak. through Alea.eus
1976ko sarraskian zauritutako beste zazpi lagun aurkitu dituela ezagutzera eman du gaur Martxoak 3 elkarteak. Gogora Institutuarekin elkarteak duen hitzarmenaren barruan egin dituzten lanen ondorioz izan da oraindik identifikatu gabe zeuden pertsona horien aurkikuntza.
Kolaborazio horren testuinguruan otsailetik egindako lanaren beste emaitzen berri ere eman du elkarteak. Hala, orain arte 70 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte. Testigantzak jasotzeaz gain, 100 liburu inguru, 60 aldizkari eta biktimen eta haien senideen bestelako ondare materiala ere eskuratu dute, Gasteizko San Frantzisko Asiskoaren elizan sortu behar duten Memorialean jartzeko.
Albiste hau ARABAKO ALEArena da. Jarraitu irakurtzen hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!