Santiago Abascal Gasteizen izango da larunbatean eta protestara deitu dute
VOX alderdiaren burua Gasteizen izango dela eta, dei egin dute protestara, eta ekitaldia hartuko duen hotelera deitu eta "bertan behera utzi dezaten" exijitzera. "Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista" lelopean deitu dute protesta.
Larunbat honetan, maiatzak 13, Santiago Abascal, VOX alderdiaren burua Gasteizen izango da. Ekitaldia publikoa egingo du Canciller Ayala NH hotelean, arratsaldeko 20:00etan.
Hori dela eta, protestarako deia egin dute, “Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista” lelopean.
Bestalde, horrelako ekitaldi bat baimenduz NH Hotela “faxismoa zuritzen” eta “haien presentzia normalizatzen” ari dela eta, beste deialdi bat ere zabaldu dute: NH Hotelaren telefono zenbakira deitu eta “faxismoa zuritzen ari direla salatu eta deialdia bertan behera utz dezaten exijitzera” deitu dute. 945 13 00 00 da eman duten NH Hotelaren telefono zenbakia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!