“San Frantzisko eliza memoriaren ikur bihurtu nahi dugu”
Larunbatean “Memoria Gara” ekimena aurkeztu zuten hainbat lagunek Gasteizen, Zaramagako San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentroa bihurtu dadin eskatzeko. 1976ko martxoaren 3ko biktimen erreparazio eta oroimenean beharrezko pauso bezala aldarrikatu zuten elizaren erabilera.
Nerea Martinez, martxoak 3 elkarteko kidea izan dugu gaur Hizpidean. Bera izan da Memoria Gara ekimenaren sustatzaileetako bat, eta eskaera honen nondik norakoak aipatu dizkigu. Beste kontu batzuez ere hitz egin dugu, Servini epaile argentinarraren justizia egiteko saiakerak, espainiar estatuak biktimekin daukan zorra, Martxoak 3ari buruzko film berria…
Elkarrizketa osoa entzun dezakezu hemen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!