Saltokien itxiera areagotu da Gasteizko erdigunean
2017ko lehen seihilekoan, hamahiru denda eta bederatzi taberna itxi zituzten.
Alea.eus bidez
2017ko lehen seihilekoan, Gasteizko erdiguneko merkataritzaren gainbehera areagotu da. Guztira, 22 dira Zabalgunea osatzen duten hamabi kaleetan hutsik dauden lokalak, Gasteizko Udalak emandako datuen arabera. Gainera, denbora tarte horretan hamahiru saltokik jaitsi zuten pertsiana, eta bederatzi taberna itxi zituzten. Hala ere, iaz 302 denda zeuden zabalik erdigunean, 2007an baino bi gehiago.
Kale kaltetuenak San Prudentzio eta Dato dira, hain zuzen ere, erdialdean merkataritza-gune berria abian jarri nahi duen Uriarte operazioa kokatzen den lekua. Datozen egunetan, urte osoko datuak argitara emango dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!