Salburuako Aste Agroekologikoa, auzoetan martxan jar ditzakegun alternatibak ezagutzeko aukera
Bionekazaritzak antolatuta, urriaren 3tik 7ra, Gasteizko Salburua auzoan, auzo ezberdinetan elikadura ereduaren inguruan hausnartzeko aukera egongo da, alternatibak mahai gainean jartzearekin batera.
“Gaur egun mundu mailan eta gure herrian elikaduraen egoera zein den jakiterik nahi duzu? Egoera latz honen aurrean, gure auzoan martxan jarri ditzakegun alternatiba desberdinak daude, ezagutu nahi dituzu?” Galdera hauek erantzun nahi dituzte urriaren 3tik 5era.
Pasta etxean egiteko tailerra, etxean ore-amarekin ogia egiteko tailerra, maila globaletik bertakora garaikoa eta osasuntsua den elikadura berreskuratzeko hitzaldia, mahaingurua… eta bestelako ekimenak egongo dira arratsaldetan.
Horretaz gain, Aste Agroekologikoaren ostean, Gasteizko Bionekazaritza azoka egingo dute urriaren 7an Gasteizko Foru enparantzan.
Jardunaldien kartela
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!