Sabotajea egin diete bi anbulantziei
Laudion egin duten sabotaiaren ondorioz, anbulantziek ezin izan izan dute funtzionatu. Langileek aparteko ordainsaria kobratzen ez dutela salatu dute ekintza honekin.
Larrialdiko Osasun Garraioko bi anbulantzia sabotatu dituzte azken orduetan, haietako bat Laudion. Beste ekintza Ugaon (Bizkaian) izan da.
Sabotai honen ondorioz, anbulantzia hauek erabilerarik gabe egon dira: hala adierazi dute ekintzaren arduradunek ohar batean.
Arrazoiari dagokionez, Larrialdiak enpresako langileek aparteko ordainsaria ez kobratzea da. Gaur egun, Larrialdiak enpresa Sevillako SSG enpresaren menpe dago eta Osakidetzako anbulantzia sarearen kudeaketa eramaten du aurrera.
Honek, egunez-egun, arazoak sortzen ditu langileen artean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!