Sabino Cuadra: “Gobernuaren jarrera dena ezkutatzea izan zen, baina memoria historikoa burutu da hainbat lekutan”
Sabino Cuadrak "No os importe matar. Sanfermines de 1978. Crimen de Estado" liburua aurkeztuko du M3 Memoria-Gunean.
Sabino Cuadra izan dugu Hizpidean “No os importe matar. Sanfermines de 1978. Crimen de Estado” liburuaren aurkezpena egiten. Izan ere, gaur, abenduak 18, arratsaldeko 19:00etan, M3 Memoria-Gunean liburuaren aurkezpena burutuko dute.
78ko sanferminak gogoan! eta Txalapartarekin elkarlanean argitaratutako liburua memoria historikoan ekarpen bat izan dela azaldu digu. Ikerketa prozesuaz mintzatu da, jendearen parte-hartzea eta kolaborazioa eskertuz, eta gogoraraziz, liburuaren salmentarekin egileari dagozkion eskubideen dirua Martin Villaren kontrako kereila bultzatzera bideratuko direla.
-
Hizpidea: Sabino Cuadra: "Gobernuaren jarrera dena ezkutatzea izan zen, baina memoria historikoa burutu da hainbat lekutan"00:21:07
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!