“Eskola publikoarekiko konpromiso ezagatik eskatzen dugu Blanca Guerreroren berehalako dimisioa”
Atzo, apirilaren 8an, Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak agerraldia egin zuen, Blanca Guerreroren, Arabako Hezkuntza Ordakariaren, dimisioa eskatuz.
Haien hitzetan: “Bere arduragabekeriagatik, matrikulazio-aldia den une erabakigarrian bere jokabide onartezinengatik, itunpeko sarearen eskakizunean aurrean erakutsi duen menpeko jarreragatik, eskola publikoarekiko konpromisorik ezagatik eta betetzen duen lanposturako gaitasun faltagatik, Blanca Guerreroren, Arabako ordezkariaren berehalako dimisioa eskatu egiten dugu“.
Azken urteetan eskola publikoan ematen ari den segregazio arazoaz mintzatzeko eta honen argudioak aurkezteko, plataformako kidea den Ruben Sanchez eduki dugu gurekin.
-
Hizpidea: "Eskola publikoarekiko konpromiso ezagatik eskatzen dugu Blanca Guerreroren berehalako dimisioa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!