Ruben Sanchez (Askatasun Haizea): “Maitasunetik egindako antzezlanak” sakabanaketa salatzeko
Etxerat Elkarteak Askatasun Haizea antzezlana aurkeztuko du Agurainen, Gasteizen eta Amurrion. Sakabanaketaren aurpegi ezberdinak erakutsiko dituzte, hainbat artista, talde eta norbanakok egindako ekarpenekin.
Testuinguru bezala, galdera batetik abiatuko dira: Zerk bultzatzen du militantziara ondoren espetxean edo erbestean bukatuko duen pertsona bat? Hortik abiatuta, espetxean edo erbestean daudenen egoera salatzeko balioko dute antzezlanek.
Ruben Sanchez izan dugu Hizpidean, proiektuaren koordinatzaile gisa ibili dena. Antzezlanaren nondik norakoak azaldu eta ikustera etortzeko arrazoiak ekarri dizkigu. Elkarrizketa entzungai hemen.
-
Hizpidea: Ruben Sanchez (Askatasun Haizea): "Maitasunetik egindako antzezlanak" sakabanaketa salatzeko??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!