Ruben Sanchez: “Arabako euskal munduak ezin izan du egin beste lekuetan bezala, gotortu euskal mundu horretan”
'Euskara Gasteizen: Landuchiotik hizkuntza aniztasunera' hitzaldia emango du gaur, 19.00etan Aldabe Gizarte Etxean.
1562an Landuchio italiarrak egindako hiztegi bat abiapuntutzat hartuta, euskarari eta Gasteizi buruzko hitzaldia emango du Ruben Sanchezek gaur arratsaldean. Arabako euskararen testigantza interesgarri ezberdinak ekarriko ditu, eta euskararen bilakaeraz eta egungo egoeraz ere hitz egingo du.
Ruben Sanchez berarekin hitz egin dugu gaur Hizpidean, eta hitzaldiko edukietako batzuk eta zenbait hausnarketa interesgarri ekarri dizkigu Sanchezek. Arabarren euskalduntasunaren “konplejoa”, euskararen bilakaera Araban, gaur egungo bilakaera eta aurrera begirako erronkak. Euskararen normalkuntzan aurrera egiteko proposamen sorta interesgarri bat aipatu digu azkenik.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ruben Sanchez: "Arabako euskal munduak ezin izan du egin beste lekuetan bezala, gotortu euskal mundu horretan"00:24:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!