“Rocka da gehien gustatzen zaiguna, eta abestiak egiterakoan horixe da atera zaiguna”
Lehia Gasteizko laukoteak "Tres rotos y un descosido" diskoa kaleratu berri du. Taldearen lehen lan luzea da eta larunbat honetan aurkeztuko dute Gasteizko Urban Rock Concepten
Alvaro, Sergio, Iñaki eta Unaik osatzen dute Lehia. 2020an sortutako taldea da, talde post-pandemikoa, eta lehen entsegu egunak zein zenbait kontzertu jo ostean, 2021ean “Cinco noches” maketa kaleratu zuten. Orain beraien lehen lan luzea aurkeztu berri dute: “Tres rotos y un descosido“, 9 kantutako rock koktela. Larunbat honetan Kalimotxo Rock jaialdian arituko dira Sincope eta Dientes de Luna taldeekin batera.
-
Hiru kortxea: "Rocka da gehien gustatzen zaiguna, eta abestiak egiterakoan horixe da atera zaiguna"00:40:31
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!