Roberto Sanchez (ESK): “Denek dakite Osakidetzak horrela funtzionatzen duela”
Osakidetzako oposaketetako ustelkeria kasuak zalaparta handia sortu du. Filtrazioak egon zirela eta epaimahaiaren aukeraketan gardentasun falta salatu zuten duela hilabete batzuk, eta Jon Darpon Osasun Sailburuaren dimisioa eskatzera ere heldu dira hainbat eragile.
Roberto Sanchez izan zen ustelkeria kasu hau argitara ekarri zutenetako bat. Berarekin hitz egin dugu Hizpidean, Osakidetzako oposaketen egoera ezagutzeko eta egindako salaketen oinarria azaltzeko. “Hautsak harrotzen dituzten langileek ez daukate plaza lortzeko aukerarik” -hala esan du Robertok-, eta Osakidetzako langileen artean gauza aski ezaguna den errealitatea dela salatu zuen.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!