Raul Castillo (LAB): “Osakidetza enpresa pribatu bat balitz bezala kontratatzen ari da, zerbitzu publikoa izan arren”
Arabako Osakidetzan arauz kontrako kontratazioa egiten ari direla frogatu du LABek ikerketa baten bitartez. Gai horren inguruan hitz egin dugu Raul Castillo LABeko kidearekin. Bere esanetan, aldi baterako egiten diren kontratazioak denboran luzatu egiten dira mugarik gabe, eta horrek eragiten du Osakidetza enpresa pribatu batek bezala funtzionatzea Araban. Kontuan hartuta zerbitzu publiko batean Lan Eskaintza Publikoen bitartez egin behar direla kontratazioak, Osakidetza Araban legez kanpo ari dela ondoriozta daiteke. Horrek eragiten du langileen prekarizazioa eta zerbitzu publiko baten pribatizazioari bidea irekitzea.
-
Hizpidea: Raul Castillo (LAB): "Osakidetza enpresa pribatu bat balitz bezala kontratatzen ari da, zerbitzu publikoa izan arren"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!