Ramón De La Calle (LAB sindikatua): “Normalean zaila izaten da landa eremuan borroka ematea, baina Peraltan indar handia hartu zuen”
Huertas de Peraltako gatazka erakusten duen Hokoke dokumentala Euskal Herrian zehar aurkezten ari dira.
2018ko azken hilabeteetan Nafarroako Huertas de Peraltako langileek protestak eta lanuzteak hasi zituzten. Abenduaren 26an ia hilabetez luzatuko zen greba bat hasi zuten eta horren jarraipena eskaintzen duen dokumental bat sortu du LAB sindikatuak, Hokoke izenburuarekin. Honen inguruan eta borrokaren nondik norakoez mintzatzeko, Erriberako LABeko arduraduna den Ramón De La Calle izan dugu Hizpidean.
Borrokak bi une izan zituela azaldu digu, lehena, langileak beren eskubideez jabetzearena eta bigarrena, horiengatik borrokatzea. Aipatu du normalean oso zaila izaten dela borroka landa eremuan ematea, batetik, formazio eta tradizio faltagatik eta bertzetik, harremanak menpekotasun handikoak direlako. Baina kasu hontan, arrakastatsua eta eredugarria izan den borroka eman zen eta horren inguruko irudi oparo eta hunkigarriak bildu ditu Hokoke dokumentalak.
Euskal Herrian zehar Hokokeren aurkezpenak burutzen ari dira, Erriberan emandako borroka erakusteko eta horretatik ikasteko helburuaz.
-
Hizpidea: Ramón De La Calle (LAB sindikatua): "Normalean zaila izaten da landa eremuan borroka ematea, baina Peraltan indar handia hartu zuen"00:14:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!