Querejetak Aker urtebetez utziko dio Espainiako Legioari
Neguko merkatuari aurrea hartu dio Baskoniak. Joxean Querejetak, Baskoniako lehendakariak, urtbetez utziko dio Aker -taldeko izarra- Espainiako Legioari.
Arrazoiak eta azalpenak ez dira falta. Querejetak azaldu duenez, bi aukera zuden, Salburuako parkean sartu basahuntzekin edo Legioari utzi urtebetez. Bigarrena hautatu dute. Kiss camak… Akerrekiko maitasuna gutxiarazi dute.
Lehenengo erreakzioak ere iritsi dira. Ramon Rivas, Bannister, Bennet eta Kenny Green aurka azaldu dira, baina Querejetak dio 1.000.000€-ko diru laguntza hartuko duela Gasteizko Udaletik.
Joselu Anaiak taldea ere pozik dago: “El novio de la muerte” abestiaren bertsioa joko du urtebetez eta Legioak abestuko du azken aldiz Olarizu egunean bertako gurutzean.
Modu honetan, etorkizuneko Estatu Konfederaturako sinboloak eta ohiturak elkarbanatzen lehenak izango dira Araba eta Melilla. Araba Tomorrowra iritsitako zurrumurruek diote udan egin zituzten lehenengo kontaktuak, “Melillara Karabana”-n.
*Hau umorea da. Umore serioa. Pikati hutsa bazara, hau ez da zure lekua
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!