‘Prudentzi Eguna’, Gaztetxearen 30.urteurreneko festa, iruditan
Apirilaren 28an Gasteizko Gaztetxeak 30.urteurrena ospatu zuen ‘Prudentzi Eguna’ izenarekin batailatutako egunarekin. Horretarako, muinoko etxea aprobetxatzeaz gain, alboko karpan ere ekimen ezberdinak egon ziren, tartean, “herri bazkari bastoa”. Egunak utzitako irudi batzuk bildu ditugu gurean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!