Protesta jendetsua egin dute Vox-ek mitina eman duen hotelean
Santiago Abascal Gasteizen izan da gaur Vox-en ekitaldi batean. Dozenaka gazte bildu dira protesta gisa, "Faxistak kanpora" lelopean.
Vox alderdiaren mitina hartu du gaur Gasteizko NH Canciller Ayala hotelak, arratsaldeko 20.00etan. Ekitaldia hasi baino lehen dagoeneko Udaltzaingoak moztua zuen Ramon y Cajal kalea eta Ertzaintzaren Brigada Mugikorra ere bertan zen, hotelaren aurrean zein Florida inguruan desplegatuta.
Zortziak pasata, dozenaka lagun elkartu dira hotelaren aurrean, protesta gisa. Besteak beste, “Faxistak kanpora”, “Faxismoaren aurrean, langile antolakuntza” eta “NH faxista y cómplice” bezalako leloak entzun dira.
Mitina bukatu eta bertatik atera diren pertsona batzuk protestan zeudenak probokatzera atera dira, keinuak egitez eta “Viva España” bezalako oihuak botaz.
Tentsio uneak egon dira Ertzainak protestan zeunden gazteengana hurbildu direnean, baina ez da istilurik izan.
Mitinean izan dira, besteak beste, Santiago Abascal, alderdiaren burua, Maria Teresa Jimenez alkategaia, Jonathan Romero Arabako Batzar orokorretako hautagaia, eta Amaia Martinez legebiltzarkidea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!