Presoen auziari aterabide bat emateko eskatu dute Gasteizko jaietan
Sare Herritarrak manifestazioa egin du Gasteizen aktibazioa eta konpromisoak eskatzeko jendarteari eta instituzioei.
Sare Herritarrak manifestazioa egin du Gasteizen larunbatean, jaiak “ofizialki” hasi baino egun bat lehenago.
Presoaren auziari “aterabidea eman eta elkarbizitzan aurrera egiteko guztion aktibazio eta konpromisoa beharrezkoak” direla adierazi nahi izan dute mobilizazioan, hala zehaztu dute bozeramaileek.
Gogoratu dutenez maila instituzional, politiko, sindikalean eta sozialean lortu dituzten akordioek «euskal jendartearen %85a baino gehiago ordezkatzen dute».
Zentzu honetan, hiru izan dira mahaiaren gainean jarri dituzten eskaerak: urruntze politikaren amaiera, larriki gaixo diren presoen etxeratzea eta gaur egungo egoera ahalbidetzen duen salbuespenezko legedia bertan behera geratzea.
Abian da manifestazioa!!
DENOK BATERA PRESOAK ETXERA#korapiloakaskatzekouneada pic.twitter.com/vGsE2WABGO
— Sare Gasteiz (@SareGasteiz) August 3, 2019
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!