Prekarietateak Araban eragindako urteko lehen istripua salatu du gehiengo sindikalak
Aurreko astean Gorbeia merkatal-gunean hildako 61 urteko langilearen heriotza salatu dute sindikatuek.
Langile bat hil zen aurreko astean Gorbeia Merkataritza Gunean: 61 urteko gizona zen, Zigoitiko bizilaguna eta araztegi batera erorita zendu zen.
2019an Araban hildako lehenengo langilea da hau, Euskal Herriko hamabigarrena.
Hori dela eta, protokoloa jarraituz, Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du merkatal-gunean bertan. “Lan istripuak ez dira kasualitate kontua, bultzatzen diren lan harremanenen, prekarizazioaren, eta lan arautegi eta benetako prebentzio ezaren ondorio zuzenak dira”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!