Prekarietatea mahaigainera ateratzeko beharraz azpimarratu zuen GPSk larunbateko aurkezpenean
Lehen aurkezpen publikoa egin zuen larunbatean berriki sortu den GPSk, Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Jule Goikoetxea eta ERAGINeko kideekin batera mahaingurua egin zuten Zaramagako M3moria Gunean eta sortu berri den sarearen erronketaz hasunartzeko aukera izan zuten bertan.
Abenduan aurkeztu zen Gasteizko Gazte Prekarioen Sarea, GPS. Iragan larunbatean, adliz, lehen ekimen publikoa antolatu zuten, Zaramagako M3moria Gunean, prekarietatearen aurka antolatzeko beharraz hausnartu eta antolakuntza eredu berriak aztertzeko. Prekarietatea “mahaigainera” atera eta arazo kolektiboen aurrean erantzun kolektiboen beharra azpimarratu zuten Jule Goikoetxea EHUko eta «Demokraziaren pribatizazioa» liburuaren idazlea irakaslea eta ERAGIN, Bilboko Gazte Prekarieon Asanbladako kideak bidelagun zituztela. Sortu berria den sarearen jardunean sakontzeko aukera ere izan zuten bertan.
Dozenaka lagun hurbildu ziren aurkezpenera. “Kapitalaren estrategia berrien inguruan” mintzatu ziren luze, GPSk aurre egin beharreko erronken nolakotasuna aztertzeko. Besteak beste lan-harremanek hurrengo urteetan izango duten bilakaera aztertzeko parada izan zuten. Antolakuntza ereduetaz ere luze hasunartu zuten larunbateko aurkezpenan.
Argazkiak: GPS
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!