Potato taldearen azken kontzertuko kartela aurkitu dute Gasteizko Gaztetxeko obra-hondakinetan
Gaztetxea obretan dago. Hurrengo hilabeteak obretan emango dituzte eta hankaz gora jarriko dute Muinoko Etxea. Eszenatokia atondu, komunak garbitu -hau ezin dugu konfirmatu-, teilatua aldatu… Hori dela eta, obra-hondakin ugari sortzen ari dira egunez egun.
Teilatuak urte asko daramatza bere horretan, beraz, beste garai batzuetako altxorrak topatu dituzte. Haietako bat, Araba Tomorrowk jakin duenez, “Potato. Azken Kontzertua” jartzen duen kartela.
Hau topatu bezain laster, antropologia talde batekin jarri ziren harremanetan Gaztetxeko asanbladako kideak. Zoritxarrez, oraindik ez dute erantzunik jaso. “Azken Kontzertua jartzeak ez digu pista handirik ematen. Ez dakigu 1996koa, 2004koa edo 2015ekoa den kartela”, esan du Paco Etxebarriaren bilobak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!