Hiketan : 2×07 | Kurdistani buruzko elkarrizketa; zinema eta Haneke

Igaro ditun zenbait egun lurrikara latza gertatu zenetik, baina lurrikaraz baino, Kurdistanez arituko gaitun atal honen bigarren partean. Horretarako, gonbidatu berezi bat izan dinagu, Ane.
Zinemari ere eskaini zionagu tartetxoa irratsaioaren hasieran; oraingo honetan, Haneke zuzendariaren filmak izan dizkinagu hizpide. Gozatu zank!

Kafe Expreso : 2023/02/15: 3.moduloko anonimoei gure erantzun goxoa

Gaurkoan, mezutxoak barrukoentzako, eta mezu oso berezia 3.moduloko anonimoentzako… Rubenek abesti eder bat prestatu die… Zoragarria!!! Bestalde, aspaldiko partez, elhuir atala egin dugu. Goza ezazue!

A desalambrar : O-14 Comuna o nada!

Gaurko elkarrizketan Venezuelara joko dugu ‘El Maizal’ komunako kide den Angel Prado komuneroarekin solastera. Errepublika Bolivariarrean ematen diren antolakuntza herrikoien esperientziak edota komunen nondik norakoak hobeto ezagutzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Gata Cattana rapera eta poetaren ‘Los siete contra Tebas’ izen bereko diskan biziraun duen kanta aurkeztuko dizuegu. 2012an erditutako abestiak ez du gaurkotasun zantzurik galdu, tamalez nola ez, ta III.Mundu Gerraren mehatxupean irmotasunez eta adorez errimatzen du Kordobakoak.

Kolonbiako espetxe baten erraietatik testigantza eta protesta hitzak jaso ditugu, gaur bertan hasita, bertako presoek aurrera eramango duten gose grebaren arrazoiak adierazten. Kolaboraziorako ahotsa jartzen duenak Kolonbiako ‘Movimiento Nacional Carcelario’ko kidea da eta 14 urte daramatza kartzelan.

O no será-Edo ez da izango : La protesta social en Perú y construcción de alternativas tecnológicas feministas y comunitarias para los movimientos sociales.

Filosofía para Mentes Inquietas : SILVIA FEDERICI -1er Programa

+ Biografía y obras de Silvia Federici
+ Crítica del capitalismo y del sometimiento de la mujer
+ La caza de brujas como forma de control de las mujeres para favorecer la creación de fuerza de trabajo.
+ Crítica feminista del pensamiento de Marx: Aportaciones y puntos débiles en el pensamiento marxista.

Uhintifada : Salah Jamal: «Bartzelonako Udalaren adierazpenetik [Israelekiko harreman instituzionalak etetekoa] ordu gutxitara Kataluniako prentsako hedabideek, oro har, ekimena salatu egin dute, erantzuteko eskubiderik eman gabe; sare soziala, aldiz, Palestinako giza eskubideen alde dago»

Iragan otsailaren 8an Bartzelonako Udalak, agerraldi publiko batean eta Ada Colau alkatearen hitzetan, adierazi zuen Israelekiko harreman instituzionalak bertan behera utziko dituela, eta hiriak Tel Avivekin duela 25 urtetik gora duen senidetze akordioa ere etengo duela. Adierazpen instituzionala “Barcelona amb l’Apartheid NO, Barcelona amb els Drets Humans SÍ” izeneko herri kanpainiak bultzatu du. Kanpainia hori Kataluniako gizarte zibileko hamarnaka erakundek osatzen dute. Oihartzun historiko eta sinboliko handiko gertaera hau aztertzeko, Salah Jamal izan dugu solakide, ekimenaren bultzatzaileetako bat. Salah Jamal Zisjordaniako Nablus hirian sortutako idazle palestinarra da. Duela 50 urtetik gora bizi da Bartzelonan, bertan atera du medikuntzako doktoretza, eta bertan egin ditu geografia eta historiako ikasketak, Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun unibertsitate horrexetako irakaslea da.

A todo gas : Haustura metabolikoa- Hirigintza

Haustura metabolikoaren eskutik Hirigintza aztertuko dugu.

Kafe Expreso : 2023/02/08: Maria Medina, frankismoko Alacanteko kartzelako preso baten alabaren olerkiak ezagutu ditugu

Gaurkoan Maria Medina, frankismoko Alacanteko kartzelako preso baten alabak idatzitako olerkia “Las miseriade sus crimenes” errezitatzen entzun dugu. Honekin lotuta kartzelako olerkarien istorio haietan inspiratzen den “Entre poetas y presos” La Raiz Gandiako taldearen diskoko izen bereko abestia ere entzun dugu. Eta nola ez… 3.moduloko anonimoekin gure harremana gaiztotuz doa!!! Gaurkoan beraien txanda izan da, baina gure erantzuna ez da atzean geratuko. Ez dugu barkatuko!!! Aupa zuek!!!

O no será-Edo ez da izango : O no será- Edo ez da izango: Aske izan koloretan

La comisión LGTBIQ+ del sindicato Steilas ha publicado el cuento Aske izan koloretan para trabajar la diversidad en Infantil

Mundu Berria(e)ko Un Mundo Nuevo : LA ERA DE ACUARIO

Mundu Berria(e)ko Un Mundo Nuevo : Gustiontzat Gustia

A desalambrar : O-07 Frantzia sutan

Gaurko elkarrizketan Frantziar Estatuaren inguruan arituko gara. Protestak, errepresioa, Kurduen hilketak eta ixiltasun informatiboaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Keny Arkanaren “La Rage” izango dugu mintzagai.

Azkenik, Kolaborazioan, Monroe doktrina eta fundamentalismoaen inguruan arituko da Aitor.

Filosofía para Mentes Inquietas : La guerra y la filosofía: 3er Programa y cierre del tema

– ¿Las revoluciones son también guerras?
– Violencia y no violencia
– Lucha armada ¿Revolución?

Uhintifada : Mazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak»

UHINTIFADA 448. Iragan urtarrilaren 26an Israelgo armadak sarraski odoltsua burutu zuen, beste behin ere, Jeningo errefuxiatuen kanpamenduan. Erasoan 11 lagun erail eta hogeitik gora zauritu zituzten. Triskantak erresistentzia ekintza isolatu kate bat eragin du Zisjordanian eta Jerusalemen, eta okupazio indarrek bortizki erantzun dituzte palestinarren oldarraldiak. Bestetik, Israelgo eskuin muturreko gobernuak lege erreforma berriak iragarri ditu, bertako populazio palestinarraren askatasuna areago murrizteko, besteak beste, zigor kolektiboak proposatu dituzte erresistentzia ekintzetan parte hartu duten ekintzaileen senitarteko eta ingurukoen kontra, eta kolonoen artean armen erabilera liberalizatzea ere ebatzi dute. Zisjordaniako, eta bereziki Jeningo, testuinguru historikoa eta gaur egungo egoera aztertzeko Mazzed Khalilia izan dugu gonbidatuta gure mikrofonootan. Khalilia Kataluniako palestinarren komunitateko kidea da eta Jeninen du sorterria.

Archives by Month:

Archives by Subject: