O no será-Edo ez da izango: Zubi guztien gainetik!
Gaurko saioan Emakumeen Mundu Martxako V. ekintzaz arituko gara, horretarako Garazi Goienetxea elkarrizketatuko dugu.
Gaurko irratsaio honetan, pasa den asteko saioari jarraipena emateko, urritik abian den Mundu Martxako dinamika izango dugu mintzagai. Gaurkoan, baina, ez dugu honen sorrera, historia eta nazioarte mailan izandako ibilbidean sakonduko, horretan sakontzeko jo ezazue otsailaren 22ko saioaren podcastera.
Hemen, Euskal Herrian, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak Nazioarteko V. ekintzaren harira otsailetik abiatu duen dinamikaren nondik norakoak aztertuko ditugu: Zubi guztien gainetik, MUGARIK EZ! TRANSNAZIONALIK EZ!/ Resistimos para vivir, marchamos para transformar! lelopean burutu dena eta datorren hilaren 6an Hendaia eta Irun lotuko dituen mobilizazio batekin bukatuko dena. Antolatzaileek adierazi duten bezala, martxoaren 4a baino lehen izena ematea komeni da Emakumeen Mundu Martxaren web gunean dagoen formulario hau betez.
Bestetik, pasa den larunbatean Gasteizko ekimenean izan gara eta bertan parte hartzaileen eta antolatzaileen adierazpenak bildu ditugu. Horrez gain, V.ekintza honen berri emateko, izandako esperientziak kontatzeko eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren lana azaltzeko, bertako kide bat izango dugu gurekin, Garazi Goienetxea.
Irratsaioan zehar jarritako kantak hurrengoak izan dira:
Perlak taldeak Emakumeen Mundu Martxako Karabana feministarako egindako “Bandera moreak”, gure irratsaioko sintonia dena.
Micek Feministon Herrirako egindako “Bizia arnas” kanta.
Zarys Falcon eta las Andreína Jolinek EHko EMMren V. ekintzarako egindako “Mugitzen garenak garelako”.
Tremenda Jauría, La Basu eta Aneguriaren “Akelarre” kanta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!