O no será-Edo ez da izango: Queertasuna, transfeminismoak, erresistentziak..
Gaur Eva Perez Pons eta Viviana Cavazos izan ditugu irratsaioan. Zenbait konturen inguruan hitz egiteko gogoa genuen: transfeminismoak, queertasuna eta espazio queerrak, identitate ez-bitarrak...
Azkenaldian Sateliten eta Liburutopian Vivianarekin elkarrizketa ezberdinak izan ondoren, horien inguruko saio bat egitea erabaki genuen eta Eva gonbidatu genuen hizketaldi honetarako.
Eva Perez Pons Andraderen Erresistentziarako gorputzak liburuaren aitzakian ere bildu gara, mugimendu transfeministako eta antimilitaristako kide dugu Eva. Saio hau prestatzeko oso erabilgarria izan zaigu liburua, eta presente izan dugu hizketaldian. Bolleren izaera politikoaren sorkuntzan izandakoa jasotzen du liburuan, erreferentzia asko ezagunak izango zaizkizue, gu sakontzen saiatuko gara idazlearen laguntzaz eta oso gustora egon gara.
Gure elkarrizketak ere halakoak, azkenean kuriosoki irakurle klub moduko bat montatu genuen.
Hemos ido leyendo y compartiendo el libro, intentando traducir a Viviana el texto, compartiendo nuestras esperiencias,… alguna cita nos ha llevado a otra lectura y la verdad es que ha sido una experiencia super enriquecedora para todes. Así que aquí os dejamos este programa esta vez en castellano.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!