O no será-Edo ez da izango: PETARE Miren Egigurenen puskak
Ikasturte honetako gure lehenengo saio honetan liburu baten aurkezpenarekin gatoz. “PETARE, Miren Egigurenen puskak”.
Alde batetik, idazlea elkarrizketatu dugu, Leire Ibarguren Agirre, Azpeitian jaioa, Antropologia Sozial eta kulturalean lizentziatua, eta egun, Fisika eta Kimikako irakaslea bigarren hezkuntzan. Ikasketa feministetan masterduna, eta Bilgune Feministako eta Emagineko kidea da.
Eta bestetik, liburuaren protagonista bera ere gonbidatu dugu uhinetara, Miren Egiguren bidaniarra, 47 urte eman ditu Venezuelan, Caracasko auzo pobreenean, Petaren, besteak beste. Irakaslea formazioz eta lanbidez, baita ekintzailea ere. Emakume erreferenteen zerrendara beste bat gehitzeko.
Saioa Miren Egigurenek edo Leire Ibargurenek liburuan aipatutako abesti hauekin girotu dugu: Ali Primeraren “Techos de cartón”, Anariren “Autodefinitua” eta Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori”. Eta amaitzeko Jon Garañoren bi kortoen erreferentziarekin utziko zaituztegu: “El metodo Julio” eta “La casa del Nazareno“.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!