O no será-Edo ez da izango: Badatoz oporrak… eta zer?
Ekainean gaude eta laster eukiko ditugu oporrak, baina zer egiten dugu oporrak ditugunean?
Uda badator eta horrekin batera, batzuontzat, opor garai luzeagoa ere bai. Gure azken irratsaio honetan gaiari modu librean heldu nahi izan diogu eta horrek hurrengo gai eta kontraesanetara eraman gaitu: bidaiak (zergatik, bakarrik ala lagunduta, nola, nora? Euskal furgesia?); turistifikazioa eta horren kontrako mobilizazioak; gure denborak, deskantsatzeko denborak, autozaintza eta eduki ahal dituen tranpak, besteak beste.
Bestalde, udarako gomendatu ditugu liburuak hauek: Anna Pacheco-ren “Estuve aquí y me acordé de nosotros: Una historia sobre turismo, trabajo y clase”; June Fernández-en “Aingeruak eta neskameak”; eta Noemí Casqueten “Zorras, malas, libres. (Trilogía erótica)”.
Eta hauek izan dira irratsaioa girotzeko entzun ditugun abestiak: Bala-ren “Equivocarme”, Säye Skye-ren “Sommerfest”, Tiburona-ren “Relación abierta” eta Neomak-en “Biluzik”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!