O no será-Edo ez da izango: O no será | Negua urtzeko bidai musikala
Irratsaio hau ez da ohiko saioa izango, honetan, bidai musikala egingo baitugu. Askotan aipatu dugu O no será-n musika badela ere iraultza feminista aurrera eramateko tokia. Baita emakume, bollera eta transak oholtzaren gaineko erreferente gisa izatearen garrantzia ere. Horretarako Ni yuta ni tuya, Tarantistak, Abesbatza feminista, Chocolate Remix eta Mice taldeak izango ditugu gurean.
Mice proiektuaren “Ausardiarik ez” eta “Buelteri eusten” abestiak entzungo ditugu. Ondoren, Chocolate Remix taldearen “Muevan las cachas” eta “Bien Bow”. Amaitzeko Gasteizera bueltatuko gara, Tarantistak eta Abesbatza feministaren arteko kolaborazioan sortutako abestia entzungo dugu eta Ni yuta ni tuya Errekaleorreko taldearen “Sekreta culiao” abestia ere entzungo dugu.
Beraz, bidaiaz gozatzea espero dugu. Gora bihotzak eta kaleetan euripean ikusiko dugu elkar!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!