O no será-Edo ez da izango: O no será | Bollerismoa harresien bi aldeetan
Bollerismoa. Identitate boleroa, identitate disidentea da, heteropatriarkatuaren normetan. Egitura heteropatriarkala errotik jartzen du zalantzan. Harreman sexu-afektiboetako genero rolak, familia nuklearra… Bollerismoak sistema zirikatzen du, sistemaren etsaia da. Sistemaren etsaiak, menperatu egin nahi ditu sistema berak, eta horretarako, kartzela deitzen zaion egitura sortu du.
Bollerismoa eta kartzela. Kartzela da sistemak gaizkiletzat hartu dituen subjektuen errepresio mekanismorik bortitzenetako bat. Hala ere, barrote fisiko eta erlazio anker horietatik at ere, gure hiri, auzo eta herrietako egunerokotasunean, sistema berak ezarri dizkigun hainbat barrote aurkitzen dugu; ez agian kartzelakoak bezain fisikoak, baina bai plano sinbolikoan; hau da, harremanak, eta mundua interpretatzeko dugun prisma, errotik gurutzatzen duen horretan.
Horretarako, bi errealitate ekarriko ditugu gaur. “Identidades lésbicas, más allá de las fronteras” dokumentaleko Gasteizko lau kolektibo lesbianisten (ALA, GazteLesbos, Pikarrai eta 7menos20) testigantzak izango ditugu gurean. Baita “Cárceles bolleras” dokumentalaren zuzendariarekin, hots, Cecilia Montagutekin egingo dugun elkarrizketa (gaztelaniaz da) ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!