O no será-Edo ez da izango: ‘Mugimenduan gaude, lurrikara gara!’
Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak urriaren 9 eta 10ean 'Mugimenduan gaude, lurrikara gara!' Baterajotzea burutu zuen eta horren inguruan eta sarearen inguruan aritu gara gaurkoan.
Ikasturte hasiera hau oso potentea izan dugu Euskal Herriko mugimendu feministan. Sareak artikulatzeko momentu desberdinak izan ditugu. Orain hile bat, irailaren 11an, Euskal Herriko Bilgune Feministak Azken uda dantza ekimen kulturala antolatu zuen garaionen.
Eta orain asteburu bi, urriaren 9 eta 10ean, Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak Baterajotzea antolatu zuen Elizondon. Eta hau, asteburu horretan bizitakoari buruzko gogoetak izango ditugu gaur gurean mintzagai.
Euskal Herriko Neska* Gazteen ibilbidearen eta Baterajotzearen berri emateko, gurekin izan dugu estudioetan Izaro Arbe Arrieta. Eta saioa Gora Etorriren abestiekin girotu dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!