Hala Bedi > Podcasts > Socials > uhintifada > Judit Rodriguez Fernandez: «Al Falasteniyeh Palestinako erresistentziari ahotsa emateko asmoz sortu da, eremu okupatuetan zein diasporan, eta okupazioaren normalizazioa eta kontakizun sionista borrokatzeko asmoz»
Uhintifada: Judit Rodriguez Fernandez: «Al Falasteniyeh Palestinako erresistentziari ahotsa emateko asmoz sortu da, eremu okupatuetan zein diasporan, eta okupazioaren normalizazioa eta kontakizun sionista borrokatzeko asmoz»
November 22, 2022UhintifadaComments Off on Judit Rodriguez Fernandez: «Al Falasteniyeh Palestinako erresistentziari ahotsa emateko asmoz sortu da, eremu okupatuetan zein diasporan, eta okupazioaren normalizazioa eta kontakizun sionista borrokatzeko asmoz»
Uhintifada 442: Aste honetako atalean jomuga Palestinan jartzen duen proiektu komunikatibo berri bat aurkeztu dizuegu, Al Falasteniyeh, komunikabide palestinar zein internazionalistek osatutako informazio-sare bat. Munduko hainbat tokitan lantalde koordinatuak dituen proiektu hau palestinarrei ahotsa emateko xedez sortu da, Jordan ibaia eta Mediterraneo itsasoaren arteko eremuetan okupazioari eusten dioten palestinarrei zein diasporatik askapenerako eta itzulerako borrokan ari direnei. Kazetaritza proiektu hau aurkezteko espainiar estatuko lantaldeko koordinatzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan: Judit Rodriguez Fernandez.
Aste honetako atalean jomuga Palestinan jartzen duen proiektu komunikatibo berri bat aurkeztu dizuegu, Al Falasteniyeh, komunikabide palestinar zein internazionalistek osatutako informazio-sare bat. Munduko hainbat tokitan lantalde koordinatuak dituen proiektu hau palestinarrei ahotsa emateko xedez sortu da, Jordan ibaia eta Mediterraneo itsasoaren arteko eremuetan okupazioari eusten dioten palestinarrei zein diasporatik askapenerako eta itzulerako borrokan ari direnei. Kazetaritza proiektu hau aurkezteko espainiar estatuko lantaldeko koordinatzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan: Judit Rodriguez Fernandez.
Rodriguezek azaldu digu Al Falasteniyeh ez duela onartzen Israelgo indar koloniala, ezta kontakizun sionista ere, eta Palestinako erresistentzia ahalduntzeko tresna izateko asmoz sortu dela. Lantalde autonomoz osatutako sare moduan funtzionatzen du eta delegaritzak dauzka, besteak beste, Zisjordanian, Gazan, edota Libanoko errefuxiatuen kanpamenduetan. Bere jardunean aztertu du hedabide hegemoniko handietan Palestinako aferari ematen zaion tratamendu informatiboa. Salatu du hedabideek bakarrik jartzen dutela fokoa Palestinan Israelek ohi baino sarraski handiago bat burutzen duenean, eta horrek eragiten duela Palestinako populazioa deshumanizatzea eta biktima bihurtzea. Bere ustez, beharrezkoa da Palestinako kultutaren aniztasunari eta aberastasunari ere ahotsa ematea, eta herri palestinarrak okupazioaren kontra antolatzeko eta eusteko duen gaitasuna ere balioestea. Kritikatu du hedabide nagusiek darabilten dialektikak kontakizun sionista egonkortzen laguntzen duela. Sare sozialei dagokienez, salatu du, batetik, Palestinari buruzko edukiei ezartzen zaien zentsura, eta bestetik, herri palestinarretik zabaltzen den irudi sesgatua. Zentzu horretan azaldu du prentsak jabego kapitalistako egitura bat daukala eta komunikazio talde handien atzean Israelgo estatuaren kontakizun ofiziala sustatzen duten interesak daudela. Nabarmendu du, halaber, garrantzitsua dela bestelako dokumentazio iturri batzuetara jotzea, kontakizun alternatibo bat eraikiko badugu. Al Falasteniyehren kasuan palestinarren testigantzetatik elikatzen da, erresistentzian modu aktiboan parte hartzen dutenenetatik, hango erakunde politiko, kultural eta sozialenetatik; eta zenbait komunikabide palestinar eta internazionalistetatik. Bestalde, azaldu du sareko kolaboratzaile askok oso baldintza zailetan egiten dutela lan; batzuetan, Gazan eta Libanoko kanpalekuetan, kasu, lan egiteko baliabiderik oinarrizkoenak ez dituztelako; eta besteetan, AEB, Alemania edota Frantzian, kasu, Palestinaren aldeko edozein mugimendu politiko edo informatibo antolatuk pairatzen duen errepresioa pairatzen dutelako. Bukatzeko, lanean jarraitzeko borondatea agertu du, Palestina osoa Jordan ibaitik Mediterraneo itsasoraino askatzen den arte.
Uhintifada: Judit Rodriguez Fernandez: «Al Falasteniyeh Palestinako erresistentziari ahotsa emateko asmoz sortu da, eremu okupatuetan zein diasporan, eta okupazioaren normalizazioa eta kontakizun sionista borrokatzeko asmoz»
??:??:??
14 15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.