O no será-Edo ez da izango: Feministak diren telesailak: sofa, manta eta krispetak, sakatu play botoia!
Gaurkoan manta hartu dugu eta entzule guztien sofa, ohe edo paleetan gure ipurdiak ezin erosoago jarri ditugu telesail lesbofeminista degeneratuak zuekin ikusteko prest.
Pasa den urtean telesail feministak ekarri genituen Edo ez da izango uhinetara. Eta oraingoan, “remesa” berri batekin gatoz. Serieak ikusten eta komentatzen jarraitu dugu urte honetan, gure artean gomendatzen… Telesailetan telebistako errelato feministenak, degeneratuenak, transformatzaileenak ikusi ditzakegu. Horrela eman genion hasiera pasa den urteko irratsaioari.
1985ean, Alison Bechdel marrazkilariak, Unas lesbianas de cuidado komikian, protagonistetako batek beste emakume bati egindako iruzkin bat sartu zuen, non esaten zion arau bat zuela zineman zer film ikusi aukeratzeko: gutxienez bi pertsonai femenino agertu behar ziren; pertsonai horiek elkarren artean elkarreragin behar zuten, eta haien elkarrizketak gizonak ez ziren beste zerbaiten gainekoak izan behar zuten. Txistea protagonistak ikusitako azken filma Alien zela esaten zuenean iristen zen.
1985tik hona gauza asko aldatu dira, beste asko ez hainbeste… Baina test hau erraminta indartsua izaten jarraitzen du. Hona hemen, gure iritziz, test hori gainditzen duten kutsu feminista duten zenbait telesail: The L word Q generation, Fleabag, Insecure, Broad city, My mad fat diary, Wanderlust, Creedme, Las del hockey, Vida perfecta eta The let down. Komentatu gabe utzi ditugun beste batzuk: Pose, Sweet Vicious, One Mississipi, Alias Grace, Good girls revolt, Jessica Jones eta Gentleman Jack.
Musika:
Sharon Jones & The Dap-Kings – Matter of Time
Leikeli47 – Girl Blunt
Janelle Monáe – I Like That
Tesa – Dones
Bomba Estereo- Soy Yo
-
O no será-Edo ez da izango: Feministak diren telesailak: sofa, manta eta krispetak, sakatu play botoia!??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!