O no será-Edo ez da izango: Euskal Herriko Jardunaldi Feministak 1977tik 2019ra
Euskal Herriko Jardunaldi Feministez aritu gara, Bego Zabala, Anabel Sanz eta Amaia Zufiaren eskutik.
Azaroaren 1, 2 eta 3an data historikoak datozkigu. Durangon ospatuko dira Euskal Herriko V. Jardunaldi feministak ‘Salda badago!’ izenburupean. Esan bezala, bosgarrenak dira, aurrekoak: 1977, 1984, 1994 eta 2008an izan ziren, lehenengo hirurak Leioako Campusean eta laugarrenak, Portugaleteko EHUko fakultatean ospatu ziren. Beraz, aurten jardunaldiak izango direnez, beste edizioetan murgiltzeko gogoa piztu zitzaigun eta horretarako Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak diren Anabel Sanz eta Bego Zabala izan ditugu gurean. Ondoren, aurtengo edizioko antolakuntzan dabilen Amaia Zufia elkarrizketatu dugu.
Saiorako oinarri gisa, Edurne Epelde, Miren Aranguren eta Iratxe Retolazak idatzitako Gure genealogia feministak : Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat erabili dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!