O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | “Fikzioa errealitate bihurtzen da eta askotan errealitateaz ari garenean, fikzioan ibiliko bagina bezala tratatzen gaituzte”
Saio honetan seriak ekarri nahi izan ditugu gurera, kutsu feminista (heteroarautik ateratzen diren identitateak eta gorputzak, adibidez) daukaten serieak, hain zuzen ere, nahiz eta horietako guztiek kritika ateratzeko arrazoiak ere dituzten. Azkenaldian, asko hedatu da telesailen (agian hitz horrek jada ez du zentzu handirik, gehienak ez baitira telebistan ikusten) eskaintza eta horregatik batzuk hautatu ditugu honetan sakonago edo gainetik komentatzeko.Hori dena, serieen hasierako abestiekin ongarrituta.
Hauek dira saioan izan ditugunak, batzuk berriak besteak zaharragoak: The L world, Orange is the new black, Las chicas de oro, Top of the lake, Transparent, Sense 8, Harlots, Liar, Girls, Dietland, Big little lies, The Handmaid’s Tale eta Better things. Beste batzuentzako, aldiz, ez dugu denborarik izan: Queer as folk, Broad City eta Sharp Objects (Heridas abiertas), besteak beste.
Horretaz gain, seriak ikuspegi feministatik aztertzen duten liburu batzuen izenak ere bota ditugu, guztiak hainbat egilek eginak: SCI-FEM. Variaciones feministas sobre teleseries de ciencia ficción; Sexo, mujeres y series de televisión eta Vírgenes catódicas, putas recalcitrantes.
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | "Fikzioa errealitate bihurtzen da eta askotan errealitateaz ari garenean, fikzioan ibiliko bagina bezala tratatzen gaituzte"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!