O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | “(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik. Egin, desegin, berregin” jardunaldiak
Emagin elkarteak antolatutako jardunaldiotan ikuspegi feministatik aztertu nahi izan dute gurasotasuna.
Irratsaio honetan amatasunak eta ez amatasunak izan ditugu hizpide. Gauza jakina da ez lehen, ez orain, feminismoaren eta amatasunaren arteko harremana ez dela erosoa izan; feminismoaren gainditu gabeko ikasgaitzat ere jo izan dute. Horregatik, mahai gainean dugu gaia eztabaida eta hausnarketarako; Emaginek antolatutako jardunaldiak ez ezik, abendu hasieran Maternidades Bollo III. jardunaldiak izan dira, aliantzak sortzeko familia eredu disidenteen artean. Eta gogoratu nahi dugu irratsaio honetan bertan ere eskaini izan diogula tartea aurretik.
Amatasunak identitate krisia dakar; emakume feminista askori, behintzat, hala gertatu izan zaie/zaigu. Hortaz, uste dugu amatasunaz hitz egiteko espazioak feminismo barruan ere beharrezkoak direla, ez soilik amentzako espazio esklusiboak. Izan ere, amatasunak emakume* gisa hezitutako guztiok zeharkatzen gaitu. Eta hor datza, hain zuzen, jardunaldi hauek antolatzeko beharra. Hauei buruz hitz egiteko Ainara Lasa Muñoz elkarrizketatu dugu, Emagin elkarteko kidea, azaroaren 11n eta 12an Donostiako Tabakaleran izan ziren jardunaldien antolatzailea.
Irratsaioan MICEren “Lautada” disko berriaren bi kanta jarri ditugu: “Inor begira izanda ere”, “Zer dugun irentsi” eta “Mintzaira”.
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | "(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik. Egin, desegin, berregin" jardunaldiak??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!