O no será-Edo ez da izango: Euskal Herriko Bollo topaketak gertatu dira!
Apirilaren 26-28ko asteburuan Euskal Herriko Bollo topaketak izan dira Leitzan eta zenbait kidekin egon gara estudioetan.
Gaurko saioan Bollo topaketetaz hitz egin dugu, apirilak 26a bolleroon ikusgarritasun eguna dela ta Leitzan izan diren jardunaldiak ekarri nahi izan ditugu programara, Topaketa hauen sorreran bollurria, antolatuta zeuden bollera* eta nortasun disidenteen talde transfeminista bat eta hortik kanpoko beste zenbait kide daude. Orain dela 40 urte kolektiboarentzat aitzindari izandako Oreretako lehen topaketak aitzakitzat hartuta, 1983an izan zirenak, aurrera eraman dituzte, zenbait behar, kezka eta gogo bidean zeudela.
Zenbat gaiak landu dira jardunaldi hauetan: terfismoaren aurkako antolaketa, bollerismoa landa eremuan eta herri txikietan, boterea eta sexualitatea, bolleren arteko indarkeria, subjektu politikoa, sare bolleroak, etxebizitza eta zahartzaroa eta mugimenduaren analisia.…
Bertan edota antolakuntzan egondako eta parte hartu duten zenbait kiderekin egon gara estudioetan.
Gozatu gaurko saioa!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!