Pili eta Fontso omentzeko ekitaldia egingo dute uztailaren 18an
Bideoa sareratu dute Aiaraldeko bizilagunak omentzeko eta dispertsio politika salatzeko. through Aiaraldea.eus
Atzo -uztailak 1- 30 urte bete ziren Pili Arsuaga eta Fontso Isasi Zamoran auto istripu batean hil zirenetik. Ourenseko espetxean zegoen senide eta lagun zuten euskal preso politiko bat bisitatzera zihoazela izan zuten ezbeharra.
Sakabanaketa politikak eragindako lehen bi hildakoak izan ziren. Ordutik hona beste 14 pertsona zendu dira antzeko egoeretan. “30 rte beranduago, Pili eta Fontso erail zituen dispertsio politikak indarrean jarraitzen du”, nabarmendu dute “Pili eta Fontso gogoan” dinamikako kideek.
Salatu dutenez, euskal preso politikoen senideek “astebururo” jarri behar dute bizitza arriskuan. Dinamikako kideek bideoa zabaldu dute gaur Aiaraldeko bi bizilagunak omentzeko, eta aurreratu dute datorren uztailaren 18an ekitaldia egingo dutela Laudion, 13:00etan.
Aiaraldea hedabideak kasuari buruzko dokumentala plazaratu zuen duela hamar urte, istripuaren 20. urteurrenean:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!