Pikara Magazinen paperezko ale berriaren aurkezpena Hala Bedi Irratian
Pikara Magazin aldizkariak azken 6 urteetan paperezko ale bat argitaratu izan du urtero. Aurten ere gauza bera egingo dute, baina kasu honetan aurrez argitaratu gabeko artikuloekin batez ere.
Aurkezpena Hala Bedi Irratian izango da Azaroaren 14, asteazkenean, arratsaldeko 7retan. Hala Bediko “O no sera/edo ez da izango” saioko kideak ere izango dira bertan.
June Fernandez izan dugu Hizpidean, ale berriaren nondik norakoak sakonago azaltzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!