Pello Zubiria (Argia): “Abeltzain txikiek animalista eta beganoei erantzun nahi diete”
Abeltzain txikiek bizi duten une berezia, irudi batean laburbilduta. Baserritar batek bere behiak daramatza bidean aurrera. Ezkerreko sorotik, 1.000 behiko granjen publizitate-afixa erraldoia (“Abereak, benetako profesionalei utzi”) eta ondoan tipo aberats bat nekazariari oihuka: “Zaharkitu baboa!”. Eskuineko zelaitik militante gazte batzuek, “Haragia = krimena” dioen banderola eskuetan, garrasika: “Nazkagarria!”. Abeltzainak, erdian: “Ez da erraza nekazaritza herrikoiaren bidea”.
Paragrafo honekin eman zion hasiera Pello Zubiriak ARGIA aldizkariko artikuluari. Ondo irudikatzen du egun abeltzain txikiek bizi duten ataka. Abeltzaintza industrialaren aurkako lehian, eta era berean, antiespezisten kritikak jasotzen, askotan haien gertuko jendearengandik jasotako kritikak, gainera. Pello Zubiriarekin aritu gara berak ikertutakoez hizketan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Pello Zubiria (Argia): "Abeltzain txikiek animalista eta beganoei erantzun nahi diete"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!