Pello Igeregi (ELA): “Patronala txaloka ikusten duzun momentuan, zalantzak piztu beharko lirateke”
Lan erreformak aldatu ez dituenak eta aldatu dituenak aztertu ditugu.
ELA sindikatuak adierazi zuen lan erreforma proposamen berri hau “antzerki hutsa” dela. 2012an PPk ezarritako erreforma indargabetuko zuela adierazi zuen Espainiako Gobernuak, baina azkenean eduki garrantzitsu ugari bere horretan utzi dituzte, azken bozketaren esperoan oraindik. Presioak alderdi subiranisten aldetik iritsi zaizkio Gobernuari, eta ikusteko dago ea lortuko duen inbestiduran babestu zuten alderdien onespena, ala eskuinetik joanda lortuko duten aurrera ateratzea. Otsailaren 3an izango da bozketa.
Pello Igeregi ELA sindikatuko kidea izan dugu Hizpidean, eta berarekin aztertu ditugu erreforma honen alde kaltegarrienak, patronalaren papera, kaleratze errazak, tokiko hitzarmenen lehentasuna… eta beste asko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Pello Igeregi (ELA): "Patronala txaloka ikusten duzun momentuan, zalantzak piztu beharko lirateke"00:24:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!