Peio Otxandiano (Plaza Hutsa): “Asko entzun da euskara ez dela politizatu behar, karga ideologikoa kendu behar zaiola”
"Euskalgintza arnasberritzen. Ezkerretik eta independentismotik" txostena aurkeztu dute Plaza Hutsatik.
Hausnarketa kolektibo baten emaitzak biltzen dituen txostena plazaratu dute Plaza Hutsa ekimenetik, euskalgintzaren erronka berriak aurkeztu eta azken hamarkaden balorazioa egiteko. Euskalgintzaren aterki ideologiko berria proposatu dute, euskara politizatu behar ez dela dioten ahotsen aurrean.
Euskararen berpiztean lortutakoak eta falta direnak azaldu dizkigu Peio Otxandiano Plaza Hutsako kideak. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Peio Otxandiano (Plaza Hutsa): "Asko entzun da euskara ez dela politizatu behar, karga ideologikoa kendu behar zaiola"00:37:15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!