Paul Bilbao: “Urrats ausartak eskatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari”
Manifestaziorako deialdia egin du Kontseiluak ekainaren 4rako, Iruñean, “Emani bide euskarari. Euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Horren inguruan hitz egiteko izan dugu Paul Rios Kontseiluko idazkari nagusia HIZPIDEA magazinean. Euskara normalizatzeko eta Vascuenceren Legeak dakarren nafarren arteko bereizkeriarekin amaitzeko, urrats ausartak eman ditzan eskatu dio Bilbaok Nafarroako Gobernuari. Euskaltzaleak aktibatzeko deia egin du, euskaraz bizi nahi dutela argi utz dezaten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!