Paul Bilbao (Kontseilua): “Denek egon nahi zuten argazki horretan, orain argazkitik harago joan behar da”
Espainiar estatuko hainbat hizkuntza gutxituren ordezkariak Espainiako kongresuan izan dira.
Espainiar Estatuan dauden hizkuntza gutxitu ezberdinen ordezkariak Madrila bisita egin dute aste honetan. Bertan izan dira aragoiera, galegoa, katalana, euskara eta asturiera ordezkatzen duten eragileak, eta gobernu berriari hizkuntza gutxituen alde bustitzeko eskatu diote.
Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbao izan dugu gaur Hizpidean, bisita honi buruz hizketan, eta beste hainbat kontu ere jorratu ditugu, Europako legedia, hiztunon erantzukizuna, ultraeskuinaren arriskuak…
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Paul Bilbao (Kontseilua): "Denek egon nahi zuten argazki horretan, orain argazkitik harago joan behar da"00:22:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!