Patxi Ruizen aldeko mobilizazioak egin dituzte asteburuan Arabako hainbat tokitan
Maiatzaren 11an ekin zion Patxi Ruiz euskal preso politikoak gose eta egarri grebari Murtzia II espetxean. Amnistiatern Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak mobilizazio egun nazionala deitu zuen maiatzaren 30erako eta hainbat mobilizazio egin ziren Araban.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak Patxi Ruiz euskal preso politikoaren aldeko mobilizazio egun nazionala deitu zuen maiatzaren 30erako, larunbata. Goizean elkarretaratzeak egin zitutzten Legution eta Amurrion. Arratsaldean manifestazio batek zeharkatu zituen Gasteizko kaleak, Andra Mari Zuriaren Plazatik abiatuta.
21 egun igaro dira Patxi Ruiz euskal preso politiko txantrearrak borrokaldia hasi zuenetik. Covid-19ak espetxeetan sortutako egoera salatzeko zenbait presok egindako mobilizazio baten ostean espetxeko zuzendariaren mehatxuak jaso zituen Ruizek, protesten antolatzaile izatea egotzita. Grebari ekin aurretik ebakiak egin zituen besoetan euskal presoak eta erizaindegian artatua izan zen. Maiatzaren 11an ekin zion gose eta egarri grebari, 12 egunen buruan egarri greba bertan behera utzi zuen baina gose grebari eusten dio oraindik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!