Patxi Gaztelumendi: “Grezia ongi etorri gune bat da; errefuxiatuekin jarrera abegikorra duen herrialdea da”
Harresiak AEBetan bai; baina aspaldi, hemen, Europan, harresiak. Eta hauek bai, hauek etengabe hiltzen dute. Errefuxiatuen dramarekin Europako herrialdeek izaten ari duten paper tristearen eta lotsagarriaren aurrean, norbanakoen, norbanako internazionalisten eta boluntarioen ordua iritsi da. Mikelon edo Bego izan daitezke, baina orain errefuxiatuekin dagoen beste bolondres bat Patxi Gaztelumendi du izena. Erreportajeak publikatuko ditu hedabide ezberdinetan, baina horretaz gain, “Story map” bat osatzen dago gaztelumendi.eus-en.
Atenasen, Grezian, dagoela aporbetxatuz, Gaztelumendirekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn. City hotel okupatua aurkitzen da egun, erreuxiatuekin batera. Greziako jendarteak izaten ari duen jarrera izan dugu ere hizpide berarekin.
-
Hizpidea: Patxi Gaztelumendi: "Grezia ongi etorri gune bat da; errefuxiatuekin jarrera abegikorra duen herrialdea da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!