Pasadena talde gasteiztarrak lehen diskoa argitaratu du
Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek sortu berri duten taldeak lehen diskoa kaleratu du. Danilo Foronda izan dute lagun baxuan eta gitarra elektrikoan eta Dani Arrizabalaga baterian.
Urriaren bukaeran eman zuten ezagutzera Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariek Pasadena taldea sortuko zutela. Urteak dira elkarren proiektuetan lankidetzan ari direla, dela Liberen bakarkako diskoetan, dela Izaki Gardenak taldearen lanetan. Oraingoan, biek batera sortutako proiektuari ekingo diote.
Gaur, azaroaren 2an, Pasadena taldeak lehen diskoa kaleratu du, CD eta LP formatuetan. Zortzi kantuk osatzen dute albuma. Danilo Foronda izan dute lagun baxuan eta gitarra elektrikoan, eta Dani Arrizabalaga baterian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!