Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita
Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.
Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren testuinguruan, Trebiñuko hainbat herritarrek enklabeak bizi duen egoera politiko eta administratiboa salatu nahi izan dute. Izan ere Trebiñuarrek Burgosen eman beharko dute bozka datorren larunbateko hauteskundeetan, “ezingo dugu gure aukera politikoaren alde bozka eman”.
“Herritarren borondatearen aurka inposatzen zaigun herritartasuna agerian geratuko da beste behin”, azaldu dute Trebiñuko auzokideek. Egoera salatzeko hainbat herritarrek Trebiñuko “farolak aktibatu” eta paratxutistak eskegi dituzte bertan. Haien esanetan “datorren azaroaren 10ean egoera honetan mantendu nahi gaituzten paraxutistak gelditu ditzagun eta gure aldarrikapena entzun dezatela: Trebiñu Araba da“.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!