Pankarta informatiboak eskegi dituzte Kutxi kaleko taskeroek bezeroak sentsiblizatzeko
Bezeroak informatu eta norbanakoen ardura erregutuz, euskarri desberdinak jarri dituzte Aiztogile kalean zehar bertako establezimenduetako kideek. Udaletxeak gabezia nabaria duela salatu dute taskeroek "normalitate berriari" aurre egiteko ideia berri eta behin-behineko konponbideak bilatzerako orduan.
Kutxi kaleko taskeroek hainbat pankartaketa bestelako euskarri informatiboak jarri zituzten asteburuan. “Poteo arduratsu baten alde” bezeroak uneoro segurtasun eta prebentzio neurrien inguruan informatuta manetntzea da euskarrien helburua. Taskeroek “sentziblizazio eta informazio masiboaren bidez” norbanakoen ardurari erregutu nahi diote.
Udalaren gabeziei erantzunez
Iragan ekainaren 5ean agerraldia egin zuten Kutxiko taskeroek Gasteizko udalari bilera urgente bat exijituz, tabernen funtzionamendua eta biziraupena bermatuko zuten eskaerak helarazi ahal izateko. Geroztik bi aldiz elkartu dira Udaletxearekin eta gabezia nabarmenak igarri dituzte azken honen partetik ostalaritza lokalek bizi duten eta biziko duten egoerari aurre egiteko.
Taskeroek faltan bota dituzte “normalitate berriari” aurre egiteko “ideia berri eta behin-behineko konponbideak”. Ez zaie aski iruditzen udalak gaiarekiko erakutsitako interesa eta “neurri eraginkor eta urgenteak hartu behar direla” uste dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!