Paloma Strachan (IKAS): “Gero eta gehiago ematen diren kontrol mekanismo hauek normalizatzen ari dira”
Zabalgana Ikastetxean LUGUS kontrol aplikazioaren aurkako borroka prozesua burutu dute azken hilabeteetan.
Ikasturte hasieratik ibili dira 4. DBHko ikasleen ordenagailuetan LUGUS aplikazioa instalatzen, ikasleek ordenagailuan egiten dutena kontrolatzea ahalbidetzen dien aplikazioa. IKAS Ikasle Autodefentsa Sareak kanpaina abiatu zuen LUGUSaren aurka, eta zuzendaritzaren ezikusiaren gainetik ikasle ugarik aplikazioa desinstalatzea lortu dute, neurriari aurre eginez.
Ikasle Abertzaleak eta IKASek elkarlanean egindako borroka honen nondik norakoak azaldu dizkigu Paloma Strachan IKASeko kideak. LUGUS aplikazioa zer den, zertarako erabiltzen duten eta ze eragin daukan aztertzeaz gain, digitalizazioa eta kontrolerako joeren inguruan aritu gara, LUGUSaren aurkako kanpaina amaitu berritan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Paloma Strachan (IKAS): "Gero eta gehiago ematen diren kontrol mekanismo hauek normalizatzen ari dira"00:16:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!