Udaltzain batek egindako erasoa salatu eta indarkeria matxistaren aurkako protokolo integralak aldarrikatu ditu Amurrioko mugimendu feministak
Agerraldi bateratua egin dute Otsemeak Neska* Gazte Taldeak eta Amurrioko Emakumeen Sareak duela aste batzuk herriko udaltzain batek sare sozialetan zabaldutako mezu matxistak salatzeko. Erasotzat jo dute gertatutakoa, eta azaroaren 25ean egingo duten mobilizaziora batzeko deia egin dute.