Labrazako eta Azazetako parke eolikoak 2025 amaieran martxan jartzea espero du Jaurlaritzak
EAEn tramitazioan diren 15 parke eoliko eta hiru fotovoltaikoen zerrenda plazaratu du Jaurlaritzak. Horien artean garatuen daudenak, Azazetako eta Labrazako eolikoak, 2025 amaieran martxan egongo direla iragarri du Arantxa Tapia EAEko Ekonomia sailburuak. Labrazakoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso du eta Azazetakoak "laster" jasoko duela aurreratu du. Lurralde Plan Sektoriala "oso hastapenekoa" dela adierazi du, berau definitzeko prozesu administratiboak 15-18 hilabete iraungo dituela, eta tartean planak ere ingurumen ebaluazioa jaso beharko duela.